DEI IEZAGUZU ETA AHOLKUA ESKAINIKO DIZUGU
+34 943 83 34 00
DEI IEZAGUZU ETA AHOLKUA ESKAINIKO DIZUGU - Jolas Play
KONFIGURATZAILEA
Hasi saioa / Erregistratu
KONFIGURATZAILEA - Jolas Play




Fabrikazioa

Fabrikatzea da gure enpresaren oinarria. Kalitate Sailak hautatzen ditu era guztietako material onenak: egurra, kautxua edo polietilenoa, adibidez. Sail Teknikoa arduratzen da produkzio-kateaz. Han, haur-jolas bakoitzeko fabrikazio-xehetasunen arabera egiten dugu lan. Azkenik, amaierako produktua sortzeko muntaketa-lanari ekiten diogu.



Aholkularitza

AGainera, bezeroarengana orientatzen gara. Gure aholkularitza-taldeak enkargu bakoitzerako irtenbide onena topatzen du. Diseinua eta dimentsio estetikoa hartzen ditugu kontuan. Hau da, bete nahi den helburua eta aurrekontua.

Sortu parke bereziena. KONFIGURATZAILE BIRTUAL bat txertatu dugu. Parkea zure neurrira diseinatzen dugu. Segurtasuna albo batera ez uzten, material egokienak hautatzen eta instalazioaren lursailak dituen oztopoak gainditzen lagunduko dizugu.


Instalazio-lana

Gure taldearekin batera, instalatu beharreko tokira joaten gara. Gure instalatzaileen taldeak muntatzen ditu zuen parkeak; izan ere, ondo egindako lanak ematen duen lasaitasuna gustatzen zaigu.


Mantentzea

Materialen eta instalazioen egoera zaintzen duen mantentze-zerbitzua eskaintzen dugu. Hala, gure parkeen etorkizuna bermatzen dugu. Haurrez eta une bikainez betetzen jarraitzea nahi dugu.